Maurizia pandero jolearen historia ezagutu dute dantzaren bitartez bergararrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko irailaren 10a

Zapatuan pilotalekuan elkartutako ikusleek Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldearen azken ikuskizunarekin gozatu zuten.

Kalitatezko dantza konpainia da Aukeran eta atzoko emanaldian berriz erakutsi zuten. Zeberioko pandero jolea da Muruamendiarazen azken proposamenaren abiapuntua. 65 minututan hamalau koreografia egiten dituzte dantzariek ikuskizunean, eta hori guztia dantza tradizionala eta garaikidea tartekatuz. Musikaren eta Ainhoa Aierbe aktoreak irakurritako Karmele Jaioren testuaren gainean dantzatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak