Mireia Ibabe Garitano garaile Zarauzko Trikitilari Gazteen 37. Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2017ko irailaren 7a

Eneko Arbeo Unanue eta Mireia Ibabe Garitano oholtza gainean.

Bost bikotek jardun zuten nor baino nor gehiago atzo, irailak 6, Zarauzko Trikitilari Gazteen 37. Txapelketan, eta irabazleak izan ziren Eneko Arbeo Unanue azpeitiarra eta Mireia Ibabe Garitano bergararra.

Epaileek lehen bi postuen berri bakarrik eman zuen eta bigarrenak izan ziren Aitor Uzkudun Otaegi errezildarra eta Naiara Urresti Alberdi getariarra. Giro polita sortu zuten trikitilari gazteek Lege Zaharren Enparantza plazan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak