Aipatutako astean igerilekua urez hustu eta garbitzeari ekingo diote langileek, legez ezarrita dagoen moduan. Barrukoa garbitu bitartean, kanpoko igerilekua erabili ahal izango dute herritarrek, eta, era berean, erabiltzaileei harrera egiteko zein izen emateak egiteko zerbitzua martxan egongo da kirolgunean.
Jardueretan izena ematea
Horrez gain, bihar, irailak 5, da 2017-2018 ikasturteko Agorrosin kirolguneko ekintzetan izena emateko azken eguna. Lotura honetan eskuragarri dago ikasturte berriko eskaintza. Zozketak egubakoitz honetan egingo dira. Igeriketako zapaburuen ikastaroan izen ematea, aldiz, larunbatean izango da.