Arratsalde animatua Osintxuko jaietan

Imanol Gallego 2017ko irailaren 2a

Osintxun ez omen da siestarik egiten, eta bazkal ostea bukatu bezain pronto, auzoko gaztetxoak plazan batu dira puzgarrietan saltoka aritzeko. Horien ostean, gurasoren bat edo beste ere animatu da.

Puzgarriak baina hasiera baino ez dira izan, apar festa ere izan baitute auzoan. Arratsaldeari zapore ona lagatzeko asmoarekin edo, indioilar erregosi lehiaketa ere izan dute. Honetan baina, nagusiek baino ez dute parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak