Egubakoitzean hasi eta domekara arte, jai giroa izango da nagusi Osintxun

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko abuztuaren 31

Sukaldaritza lehiaketa, iaz.

Osintxuko Kofraixetako ekintzen artean, Osintxun musikara! lehiaketaren bigarren edizioa nabarmendu behar da; finala bihar izango da, hiru talderekin: Red Iron Squad (Gasteiz), Bolbora (Lizarra) Eta Pomeray (Bilbo). Eskean Kristo da talde gonbidatua.

Osintxuko Kofraixetako ekintza nagusiak:

Irailak 1, egubakoitza
18:00 Jaien hasiera suziri jaurtiketarekin.
18:15 Bizikleten prestaketa eta mozorro desfilea.
18:30 Plaentxiara irteera bizikletan.
20:15 Sakatu elektrotxaranga.
21:00 Buruhandiak.
22:00 II. Osintxun musikara! Lehiaketa. Lehiakideak: Red Iron Squad (Gasteiz), Bolbora (Lizarra) Eta Pomeray (Bilbo). Ondoren, Eskean Kristo taldearen kontzertua! Sari banaketa 2:30ak aldera.

Irailak 2, zapatua
11:00 Umeendako jolasak.
12:00 Kuadrillen arteko jokoak.
15:00 Kuadrillen arteko bazkaria frontoian.
15:00-18:00 Puzgarriak
18:00 Sukaldaritza lehiaketa.
18:00-19:00 Apar festa.
19:00 Toka txapelketa.
21:30 Herri afaria.
00:00 Erromeria Honat taldearekin.

Irailak 3, domeka
10:30 Diana Bergarako txistularien eskutik.
12:00 Meza nagusia Osintxuko elizan.
12:30 Bergarako Zezenak.
12:45 Karitate banaketa.
17:00 Pilota partiduak Osintxuko Martires Jai-alai pilotalekuan. Lehen partidan Maddi Barrokal eta Arrate Bergara arituko dira Malen Etxegarai eta Uxue Zubizarretaren aurka. Bigarrena berriz, mutilen nagusi mailakoa izango da eta Alberdi - Aizpuru bikoteak Antiguon promes mailan txapela irabazi zuten Egiguren - Bikuña bikotearen aurka egingo du.
19:00 Pintxo pote berezia.
19:00/20:00: Saria Osintxuko urrezko kofradeari.
22:00 Jaiei amaiera emateko suziri jaurtiketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak