irailaren 6an behin-behineko zerrendak aterako dituzte eta irailaren 8an zozketak egingo dira beharrezkoak diren taldeetan. Egun horretan bertan jakinaraziko dira irailean aurrera egingo duten taldeak zeintzuk diren.
Irailaren 11ko astean "itxiera teknikoa" egingo dute eta hilaren 18an zabalduko dituzte ateak. Hori bai, berdegunea eta jolas igerilekua aste horretan irekita egongo dira.
Bestalde, irailaren 9an zapaburuen izen-ematea irekiko dute, eta plazak izena eman ahala beteko dira.