Familiei zuzendutako ikuskizuna izanik, haurrak zein helduak gerturatu ziren Seminarioko jolastokira, eta bat baino gehiago aho zabalik geratu zen ikuskizunarekin.
Izaskun Rueda da Zirkun Zirkoren atzean dagoen pertsona, eta bera ere "oso pozik" agertu da ikuskizunaren bukaeran. Ruedak berak bakarrik eramaten du aurrera ikuskizuna, txotxongiloei bizia emanaz, pertsonaia desberdinen azalean jarrita edota akrobaziak eginaz.
Udalak abuzturako prestatu duen kultura egitarau bereziaren baitan egon da Zirkun Zirko ikuskizuna. Bada, abuztuko hurrengo hitzordua hilaren 30ean izango da, Brazztet Brass Band taldeak kontzertua emango baitu Labegaraietan.