ALBISTEAK

Rantxeren erritmoan, ezin gusturago

Maite Txintxurreta 2017ko abuztuaren 17a

Herriko patroia den San Roque egunean rantxeren doinuek eta argentinar dantzek alaitu zuten giroa Bergarako Irala kalean. 

Arantza eta Pantxo bikote euskaldun-argentinarrak kontzertua eman zuen, Nika Bitchiashvili biolin jole Georgiarra eta Jon Cañaveras kontrabaxu jole gasteiztarra musikan lagun izan zituztelarik, eta emanaldia Roque eta Giselle bikotearen dantza ikuskizunarekin borobilduta.

Eguraldiak lagunduta, Irala kalea lepo bete zen, eta ikusleek animatuta abestu zituzten argentinako rantxerak zein euskal kantu tradizionalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak