Arantza eta Pantxo bikoteak urteak daramatza plazaz plaza Euskal Herri osoko bazterrak alaitzen haien kantu tradizionalekin eta rantxerekin. Gaur arratsaldeko emanaldian, baina, gonbidatu bereziekin batera emango dute kontzertua Irala kalean, doan (eguraldi txarrarekin Seminarioko karpara aldatuko dute hitzordua).