Urbanizazio lanak Bergarako Alkabieta kalean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko uztailaren 25a

Makina hondeatzailea Alkabieta kalean.

Alkabieta kalean –Manso deitutako eraikinaren inguruan– urbanizazio eta hobetze lanak egiteko Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresari esleitu dio obra Bergarako Udalak 67.338 eurotan –BEZ barne–. Uztailaren 19an hasi ziren lanak eta aurreikusten dute hiru hilabetetan bukatzea.

Hainbat lan egingo dira hiru hilabeteotan: errepideko kurba zabaldu egingo dute, horrez gain, Alkabieta 3. eta 5. zenbakitako lorategian orain dauden lau farolen makuluak ordezkatu egingo dituzte. Hau da, horiek kendu eta Alkabieta kalean dauden gainontzeko farolen modelo berekoak jarriko dituzte, Fernando VII izenez ezagunak direnak. Hobekuntza lan horien barruan dago, baita ere, gaur egungo argiteria LED motakoarekin ordezkatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak