Lokala alokairuan hartzeko laguntza Bergarako enpresa berriendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko uzt. 24a, 17:09

Bergarako Udalak 20.000 euroko partida dauka aurreikusita herriko ekintzaileei alokairuan laguntza eskaintzeko. Gainera, programa beraren beste helburu bat da herrian hutsik dauden lokalen erabilera berreskuratzea. Interesdun enpresak, Udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia erabilita, Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du eskaera; izen-ematea irekita dago urte osoan, aurrekontua agortu arte.

Diru-laguntza eskuratzeko honako baldintzak bete beharko dira:

-Laguntza eskatu baino sei hilabete lehenago egoitzak Bergaran egon beharko du.

-Hasierako plantillak gehienez hamar lagunekoa izan beharko du.

-Enpresak Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda egon beharko du.

-Negozio ekimenaren bideragarritasun planaren azterketa Debagoieneko Garapen Ekonomiko Agentzian eginda izan beharko da.

-Betebehar fiskaletan, Gizarte Segurantzakoetan zein Udalari dagozkionetan egunean egotea.

Baldintza guztiak bermatzen direnean, Udalak honako laguntza emango du hilabeteko: lehen urtean Udalak alokairuaren %33,3 ordainduko du; gehienez 200 euro hileko. Eta bigarren urtean, berriz, Udala alokairuaren %20aren kargu egingo da; gehienez 120 euro hilabeteko. Gehienez 24 hilabetetako laguntza emango da, eta BEZa ez da diruz lagunduko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak