Badatoz Santa Ana jaiak eta Basalgo auzoko festak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko uzt. 21a, 07:00

Boluko patata-tortilla txapelketa, iaz.

Boluan, Arriruriagan eta Burdinaten gaur hasiko dira festak eta domekara arte adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua izango dute; Basalgoko egun handia, berriz, uztailaren 25ekoa izango da. Aurten ere bertso bazkaririk ez da faltako; Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze etorriko dira.

Gaur hasi eta hilaren 25era arte, askotariko ekintzak izango dira Santa Ana jaietan. Gaur, Sanbamaña batukada (19:00), Santanatxoren jaitsiera (20:00), Bolua otxotearen emanaldia (20:30), sardina-jana herrikoia (21:00) eta kontzertuak –Gatzatu, Low Cost Theluxe eta DJ Menez– izango dituzte (22:00).

Bihar, hilak 22, marrazki lehiaketa (10:00); patata-tortilla lehiaketa (11:00); umeendako puzgarriak, aurpegi margotzea eta bitxien tailerra (12:00); trikitilariek girotutako poteoa (13:00); herri bazkaria (14:30); Madiber magoaren ikuskizuna (17:30); Dominguez mariatxiaren emanaldia (19:30) eta Custom taldearen kontzertua (20:30) izango dira.

Eta domekan, pilota partiduak (11:00); Jose Mari Gabilondoren omenezko Bolua Txirrindularitza Igoera (12:00); meza herrikoia eta luntxa (12:00); umeendako puzgarriak eta apar festa (12:30); txorizo pintxoen banaketa (13:30); Bolu Txiki Masterchef lehiaketa (17:00); Los Atomos orkestra (18:00); txokolate-jana eta buruhandiak (19:00); DJ Pinoren 1960ko eta 1970eko hamarkadetako musika (20:00); eta festak agurtzeko Santanatxoren igoera (22:00).

Santiago eguna Basalgo auzoan

Basalgoko egun handia uztailaren 25a izango da, Santiago eguna: meza nagusia (11:00); XXXV. Basago Txirrindularitza Igoera (12:00); luntxa (12:30); Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa (13:00); eta bertso bazkaria (14:30). Bazkarirako izena eman behar da uztailaren 21a baino lehen Basalgokoak elkarteak. Uztailaren 26an ere izango dituzte ekintzak: meza, luncha eta umeendako jolasak (12:30); eta auzoko erretiratuen eta jai batzordearen bazkaria (14:30). Ondo pasa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak