Antolatzaileek gogoratu dutenez, semicup txapelketaren helburu nagusia izan da hasieratik areto futbol zaleak urtean zehar jokatzen den Labegaraietako txapelketara erakartzea. Aurten, baina, ez da txapelketarik izan Labegaraietan: "Talde batzuek ez dute konpromisorik erakutsi, askotan gertatu zaigu taldeek azken orduan jakinaraztea ez zirela agertu. Horrela ezin da ezer antolatu; semicup txapelketa salbatzea erabaki dugu behintzat".