Bergara Kirol Elkarteko pilota eta futbol sailekoek zapatuan, uztailak 15, eman zioten bukaera 2016-2017 denboraldiari. Futbolariek Gorlara igoera egin zuten bizikletan, duela 18 urte hasitako ohiturari eutsiz. Pilotariek, berriz, kaleka saio batzuen ostean Elosuan ederto bazkaldu zuten. Modu ederra denboraldia amaitu eta taldea batzeko.
Futbol saileko 28 lagun elkartu ziren zapatuan Gorlara bizikletan igo eta kantinan bertan hamarretakoa egiteko. Ondoren, Zumelaga jatetxean bazkaldu zuten. Behean, Iñigo Zaitegiren talde argazkia:
Pilota sailekoek, berriz, Elosuan egin zuten bazkaria. Bazkaldu aurretik, kaleka aritu ziren jokatzen eta bazkaldu ostean ez zen musik falta izan. Behean, talde argazkia: