Lazpiur Peugeoten hornitzaile homologatu bihurtu da

Jokin Guridi 2017ko uzt. 12a, 13:55

Konplexutasun handiko tresneria ekoizten duen Bergarako enpresak homologazioa lortu du eta Volkswagen, Daimler eta Ford bezalako bezero garrantzitsuen zerrendara gehitu du multinazional frantziarra.

Lazpiurrek ekoizten duen tresneriak prestatze lan handia du teknikoki eta enpresa esperientzia hartzen joan da pertsonetan eta makinarian egindako inbertsiogatik. Azken hauek, 4.0 industriarekin erlazionatutakoak izan dira eta akabera zein tolerantzia aldetik ezaugarri bereziak dituen tresneria egitea ahalbidetu dute. Hori dela eta, Bergarako fabrikan ekoizten diren piezak homologatu ditu Peugeotek eta bere autoetan jar ditzake. Pieza hauek, batez ere, direkzioa, frenoak eta enbragearekin zerikusia dute.

Multinazional frantsesa bere bezerotara gehitzean Lazpiurrek bere OEM (Original Equipment Manufacturer) bezeroen lista handitu du, Peugeot Volkswagen, Daimler edo Ford bezalako bezeroetara gehituz. Hauetaz aparte, automozioan garrantzitsuak diren beste TIER-1 bezeroak ere baditu, GKN, Hirschvogel, FAG eta HAY Taldea bezalakoak, eta 25 herrialdetan du presentzia Bergarako enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak