Badatoz Santa Marinako jaiak

Maite Txintxurreta 2017ko uzt. 10a, 18:07
Sidral Brass Band talde kataluniarrak hainbat emanaldi eskainiko ditu aurtengo jaietan.

Egubakoitzean abiatuko dituzte festak auzoan, eta hurrengo egunetarako egitarau bete-betea prestatu dute adin eta gustu guztietako herritarrendako.

Jarraian, jaietako egitaraua:

  • Uztailak 14, egubakoitza

16:30 Barraken irekiera.

18:30 Suziriak eta buruhandiak Matxiategin.

19:00 Pintxo-pote girotua Matxiategin.

21:00 2. Gin-Tonic txapelketa.

22:00 Dantzaldia Matxiategin, DJ Angelen eskutik.

  • Uztailak 15, zapatua

10:00 Ezkonduen eta ezkongabeen arteko futbol txapelketa. Ondoren, luntxa.

12:30 Pintxo lehiaketa.

13:00 Urdaiazpiko dastaketa, musikarekin.

16:00 Poker txapelketa Kayak tabernan.

16:30 Dardo txapelketa Matxiategi tabernan.

18:00 Bolo, toka eta igel txapelketak San Josepe erretiratuen elkartean.

19:00 Adituen epaimahaiaren Gin-Tonic dastatzea Simon Arrietan.

20:00 Kalejira Sidral Brass Band taldearekin.

22:00 Auzo afaria Fraiskozuri plazan, Sidral Brass Band taldearen musikarekin.

23:00 Dantzaldia Fan&Go taldearekin.

02:00 Txokolatada.

  • Uztailak 16, domeka

11:30 Kalejira Udal Bandarekin.

12:30 Udal Bandaren kontzertua frontoian.

13:30 Kantaldia Sidral Brass Band taldearekin eta barbakoa denontzako.

17:00 Karrozan ibiltzeko aukera Matxiategin, eguraldiak laguntzen badu.

18:30 Kukañak Matxiategin.

19:00 Kalejira Sidral Brass Band taldearekin Irala kalean.

  • Uztailak 17, astelehena

17:00 Tute txapelketa San Joxepe erretiratuen elkarteko Aitonak tabernan.

  • Uztailak 18, martitzena

17:00 Mus eta Brisca txapelketak San Joxepe erretiratuen elkarteko Aitonak tabernan.

19:00 Meza nagusia Santa Marina elizan. Ondoren, Aritzeta abesbatzaren emanaldia.

19:00 Pintxo-potea Matxiategin.

20:00 Putxera txorizoarekin. Ondoren, Santa Marinako jaietako zozketa.

  • Uztailak 21, egubakoitza

17:00 Sari banaketa San Joxepe erretiratuen elkarteko Aitonak tabernan.

17:00 Brisca txapelketa San Joxepe erretiratuen elkarteko Aitonak tabernan.

17:00 Bingoa San Joxepe erretiratuen elkarteko Aitonak tabernan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak