Pablo Colinori elizgizon eta musikariari esker joan dira lehenengoz Vatikanora kantuan egitera. Eta hain zuzen Colinok atzo, uztailak 6, San Pedro basilikan emandako mezan abestu zuten bergararrek. Aurreko egunean, ostera, Santa Maria Maggiore katedralean, hango katedralik handienean abestu zuten.
"Oso ondo pasatu dugu, baina ez da irteera soil bat izan. Solemnitatea ere izan dugu, ardura, urduritasuna, konpromisoa...", dio koruko kide Miren Azkaratek. Era berean, irteerako protagonisten lana txalotu nahi izan du: Rosa Narbaiza (koruko zuzendaria), Aitor Olea (organista) eta Pedro Garitano (Koruko ordezkaria eta antolatzaile nagusia).