2016an Bergarako Udalak Labegaraietako kiroldegiari, eta, oro har, auzoaren eraberritzearen inguruko parte hartze prozesu bati ekin zion, bizilagunekin eta kirol elkarte eta erabiltzaileekin batera, eta aurtengo otsailean kiroldegiko eraikinari zegokion aurreproiektua aurkeztu zuen Aldundiak egindako diru-laguntza deialdira. Orain, eskaera onartua izan da, eta 589.720 jasoko ditu guztira Bergarako Udalak.
Honako lanak egitea aurreikusten dute: modulu berri bat eginda aldagela gehiago egokitu; rokodromoaren espazioa itxi, auzokoentzat espazio bat egokitu, bertako kirol elkarteendako beste gune bat prestatu, kantxa berriztu, sarrera egokitu eta eraikin osoan irisgarritasuna bermatu, besteak beste.