Unai Aranzabalen eta Maider Azkarateren balkoia irabazlea

Mirari Altube Arrese 2017ko uztailaren 6a

Irabazleak sariarekin eta balkoi saritua.

Atzo banatu zituzten balkoi eta leihoak apaintzeko lehiaketaren sariak eta epaimahaiaren iritziz balkoi dotoreena da Barrenkaleko 36. atartekoa, Maider Azkarate eta Unai Aranzabalena hain zuzen ere. Bigarren saria, ostera, Masterrekako 26. atartekoak eskuratu du, Arantza Garaizenak.

Sabino Azkarate zinegotziaren eskutik jaso zituzten irabazleek sariak atzo, Eguazteneko Azokaren baitan: lehenengoak 400 euro udal bonuetan, eta bigarrenak, 200 euro. Guztira zortzi balkoi aurkeztu ziren lehiaketara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak