Madril, Galizia, Valentzia, Aragoi, Gaztela-Leon, Euskal Herria... Hamaika lekutatik iritsitakoak dira Belaunaldi arteko trukaketa izeneko auzolandegian parte hartzera Bergarara etorri diren hamabost gazteak. Mizpirualde egoitzan dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa: egoiliarrekin jokoan, paseon edo berriketan. "Gainerako denbora aisialdira bideratuko dugu, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostara irteerak egiteko", adierazi du boluntarioekin etorritako lau begiraleetako batek.