Eguraldiagatik birritan atzeratu behar izan ostean, uztailaren 8an egingo da Agorrosin Gaua. Kanpoko eta barruko igerilekuak zabalik egongo dira 20:30etik 23:30era; eskaintza zabala izango da, bereziki gaztetxoei begira: uretako puzgarriak, ur jolasak, baloi erraldoiak eta Oihan Vega bergararraren diskofesta, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.