Lartitegi, Martin eta Merino azkarrenak San Martzialgo kronoigoeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 30a, 21:39

Lehenengoz antolatu den San Martzialgo txirrindularitza proban kadeteetan Amaia Lartitegi, junior mailan Sara Martin eta 23 urtetik beherako elite mailan Eider Merino izan dira azkarrenak. 1.300 metroko kronoigoera izan arren, txirrindulariek –bereziki kadeteek– gogotik sufritu dute San Martzialerako malda gogorretan gora.

Lokatza Ziklismo Eskolakoek balorazio oso positiboa egin dute: "Akaso aldaketaren bat egingo dugu, baina bigarren edizioa egongo da. Hori bai, herriko komertzioen laguntza barik proba hau ez litzateke posible izango".

Lehen hiruen denborak, mailen arabera:

Kadete maila

Amaia Lartitegi: 6'23''76'''

Garazi Estevez: + 1 segundo

Nahia Eraña: + 23 segundo

Junior maila

Sara Martin: 6'01''

Maialen Aramendia: + 34 segundo

Arantxa Garikano: + 1 minutu eta 5 segundo

23 urtetik beherakoen elite maila

Eider Merino: 5'20''75'''

Lourdes Oiarbide: + 13 segundo

Alba Teruel: + 25 segundo

Erlazionatuak

San Martzialgo lehen kronoigoera argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 uzt 01 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak