Auzotar eta herritarren parte-hartzearekin "soluzioak topatu" gura ditu udalak

Ane Vitoria 2017ko eka. 29a, 15:15

Atzo sareetan eta kalean Manipulacion izenburuarekin eta Vecinos de Bolu Anticubierta-k sinatutako testu bat zabaldu zen. Bergarako Udalarentzat testu hura "iraingarria" da eta, horri erantzuna eman nahian, gaur goizean Boluko pilotatekuaren inguruko zehaztasunak eman ditu.

Bergarako Udalak , udal programaren barne, Boluko pilotalekua estaltzea agindu zuen. Herritarrekin batera pilotalekuaren azpiegitura definitzen ari da udala eta horretarako, hainbat bilera egin dira; azkena, asteartean izandakoa. Epe zehatz batzuk definitu ziren arren, eta, soluzio onaren bila, proiektua denborarekin eztabaidatu eta ekarpen guztiak aztertu nahi ditu udalak. Horregatik, laster beste bilera batera deituko ditu bergararrak.

"Halako testua zabaltzea ez dugu egoki ikusten. Manipulazioaz ari dira, eta berez ez dakigu nork sinatzen duen eta nor ordezkatzen duten. Egindako batzarretan ikusi dugu askotariko iritziak daudela, eta jakin badakigu bizilagun konkretu batzuk auzoan pentsatu baino beraien interes propioan pentsatzen dutela", esan du Bergarako alkate Elena Letek. 

Idatzitako testu horren bitartez, proiektuarekiko konfrontazioa sortzea nahi dela uste du udalak. Horrez gainera, azpimarratu du oraindik herritarrekin aukera ezberdinak aztertzen ari dela; eta, gerora, definituko direla azpiegituraren segurtasun neurri, erabilera mota eta ordutegiak, besteak beste. "Egon ziur Udalak horiek guztiak bermatuko dituela, erakundeok beti ohi egin dugun bezala", esan du alkateak. 

Udalaren nahia

Asteartean egindako bilera "aberatsa" izan zela esan du Bergarako alkateak. "Jende asko etorri zen eta ikuspuntu ezberdinak ikusteko aukera izan", azpimarratu du. Lehenagotik batzuen kezka zein zen udalak ezagutzen duela onartu du eta horregatik, erabaki zen bigarren buelta bat ematea. "Asebetetze maila hobetzeko eta proiektuarekiko harremana hobetzeko erabaki hori hartu dugu", esan du Letek. "Udalaren helburua, auzotarren eta herritarren onurarako soluzioak denen artean eztabaidatu eta adostea da  eta horren bidean jarraituko du", ere esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak