Danel Moreno bergarrara Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun trialsineko alebin mailan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 27a, 10:03

Danel Moreno Euskadiko eta Gipuzkoako trialsin txapelketetako podiumean.

Denboraldi borobila burutu du Danel Moreno Sotok trialsineko alebin mailan. Hamabi urteko bergararra apirilean Gipuzkoako trialsin txapelduna izan zen eta hilabete honetan Euskadiko txapela bereganatu du.

Ekainaren 4an Euskadiko alebin mailako trialsin txapelketa jokatu zen Irunen. Froga bakarrean erabaki zen norgehiagokaren irabazlea, eta Danel Moreno bergararrak ez zion txapelari ihes egiten utzi.

Morenok badaki zer den txapelketa nagusietan lehen postua lortzea, izan ere, apirilean Gipuzkoako txapeldun izendatu zuten. Txapelketa hau lau frogetan burutu zen, azkena apirilaren 2an Tolosan jokatu zen eta bergararrak lortu zuen sailkapeneko lehen postua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak