Jarraian, postal lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
-
Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.
-
Postal guztiak jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
-
Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidali beharko dira:
UDAKO EUSKARAZKO VI. POSTAL LEHIAKETA
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa
Informazio gehiago: 943763661-605712469 telefono zenbakian edo www.jardun.eus web orrian aurki dezakezu.
-
Postalak jasotzeko azken eguna 2016ko irailaren 17a izango da.
-
Gaia librea da. Ez ahaztu postalari zure telefono zenbakia jartzea.
-
Saria: Tablet bat.
-
Epaimahaiak besteak beste, postalaren edertasuna, originaltasuna, edukia eta idazkera baloratuko ditu.