Hiruko saskibaloi txapelketa "arrakastatsua" izan da Bergaran

Imanol Beloki Unamuno 2017ko eka. 25a, 16:37

Hamargarren urtez egin dute BKE saskibaloi sailekoek hiruko txapelketa, eta eguraldia lagun, giro aparta izan da San Martin plazan asteburuan. Kirola herrira atera, eta sustatzeko asmoz antolatzen duten txapelketa bikain atera dela adierazi dute antolatzaileek.

Zapatu goizean; infantil, kadete eta juniorrek jokatu zituzten partiduak eta arratsaldean, berriz, senior mailakoek. Domekan, aldiz, alebinak eta benjaminak izan dira protagonista eta hauen ostean, kirol egokituko erakustaldia ere izan da, besteak beste.

Balorazio bikaina

Marian Mellado Bergarako saskibaloi saileko presidentearen esanetan: "Eguraldi ona egin digu eta oso ondo joan da guztia. Zapatu goizean ume asko batu ziren plazan, eta hori da gure helburuetako bat, umeek disfrutatzea. Partaidetzari dagokionez, San Juanak izan arren, 60 talde izan dira jokatzen, eta ea datorren urtean talde gehiago izaten ditugun…"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak