Pati-poteo-mozorro musikatua (gurpil gainean poteoa) egin dute goizean eta ondoren, 40 lagun inguru batu dira etxean, Kartzela Zaharrean, bazkaltzeko. 18:00ean Zumarraga-Urretxuko Traka-Traka txarangak girotutako poteoa egingo dute eta gauean, kontzertuak, 22:00ean hasita.
Parte hartzaileen esanetan urtean zehar lanean elkarrekin jarduten duten gaztetxe-kideek elkarrekin, parrandan, gozatzeko eguna da gaurkoa. Era berean gaineratu dute gustura daudela Kartzela Zaharrak duen osasunaz: "gero eta talde gehiago ari dira gaztetxera etortzen; hortaz beste hamazazpi urte edo gehiago betetzeko moduan gaudela esan genezake".