Zebrabide baten aldaketak eragina izango du Amillaga kaleko zirkulazioan, etzi

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 19a, 15:54

Etzi, ekainak 21, ITV/IAT aurreko zebrabidea lekuz aldatuko dute eta lanek eragina izango dute autoen zirkulazioan eta Madina moduan ezagutzen den autobus geltokian.

Eguaztenean, ITV/IAT aurrealdean dauden bi biribilguneen arteko bi erreietako bat kendu egingo da, herritik ateratzekoa. Horrela, egun horretarako trafikoaren noranzkoak honako modu honetan geratuko dira:

  • Herrigunera sartzeko betiko ibilbidea egin ahalko da, hau da, ITV/IAT aurretik sartu ahalko da Bergarara.
  • Herrigunetik irteteko, ITV/IAT aurreko kalea itxita egongo da eta Ernai kalea erabili beharko da.

Gainera, Madina moduan ezaguna den autobus geltokia 40 metrora kokatuta dagoen Ernai kaleko 1-3 zenbaki artera mugituko da. Udalak barkamena eskatu du aldez aurretik lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak