Udal Gobernuaren arabera urte hasieran abiatutako ideia lehiaketan jaso zen, Mariaren Lagundia ikastetxearen partetik, uda inguruan kanpoko igerilekua gauez irekitzea: "Ekainean gaiari heldu eta Udaleko teknikariak gaztetxoengana joan ziren gaia eurekin prestatzeko. Hezkuntza eta Gazteria teknikaria eta Kirol teknikaria ikasle horiekin izan ziren, euren proposamenak jasota ekintza posibleak erabaki ahal izateko. Saio emankorra izan zen eta proposamen mordoa egin zituzten. Hortik, Agorrosin Gauaren ideia atera da".
Udalak herritarrak animatu gura izan ditu Agorrosin Gauean parte har dezaten.
Argazkia: Iñaki Ugarteburu kirol teknikaria ikasleei azalpenak ematen, Mariaren Lagundian / Bergarako Udala.