Bergarako pintura eskolaren erreferente nagusietakoa den Migel Okina omendu dute

Ane Vitoria 2017ko eka. 19a, 12:41

Lagun asko gerturatu ziren atzo Bergarako Udaleko pleno aretoan Migel Okina pintoreari egin zitzaion omenaldira. Hura, Bergarako Udalaren eta Beart taldearen eskutik etorri da.

Bergarako pintura eskolaren erreferente nagusietakoari aitortza egin zaio urte guzti hauetan egindako lanagatik.  Udalerrian “pinturarekiko ohitura zaharra eta zabala dagoela” esan du Elena Lete alkateak, baita “Bergaran margolari talde ederra dutela” ere. Eta sortutako harrobi hori, neurri handi batean Okinaren lanaren ondorio izan dela era aipatu du.

Omenaldi berezia egin nahi zioten bergarar margolariari eta horregatik Beart taldea eta Bergarako Udala elkarlanean aritu dira antolakuntza lanetan. Omenaldian pintorearen lagun batzuen hitzak entzun ziren eta gainera, ohorezko aurreskua zein hainbat opari jaso zituen margolariak.

Behin omenaldia amaituta, Okinak margotutako lanetako bat Udaletxeko pareta baten eskegi zuten. Bergarako alkatearen arabera, toki hura lan berezi baterako erreserbatuta zeukaten.

Artisten erakusketa

Omenaldia egiteko eguna aukeratu du Bergarako Artisten Elkarteak, Beartek, elkarteko kideen lanak plazara ateratzeko. San Martin plaza artelan erakustoki bihurtu zen, honenbestez, bertaratu zirenen gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak