Idi probak eta Donato Larretxearen aizkora Elosuko Otaba jaietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 19a, 11:13

Donato Larrenetxea

Otaba jaietan murgilduta daude Bergarako Elosua auzoan. Asteburuan zehar hainbat ekitaldi izan dituzte, tartean atzoko idi probak eta Donato Larretxearen aizkora-proba. "Benetan giro polita eta ikustekoa bizi izan genuen", diote auzotarrek. Gaur festetako azken eguna biziko dute, Otaba Txiki eguna.

Idi probei dagokienez, 20 minutu iraun zuen probetan Jose Ramon Salegiren idi-pareak 52 plaza, zinta bat eta bi metro eta erdi egin zituen. Ondoren plazaratu zen Inaki Idigorasen idi pareak, ordea, ondu egin zituen Salegiren idien lanak; 54 plaza, hiru zinta eta hiru metro.

Txondorrerako "pagotzarraren" mozketa

Bestalde, Donato Larretxeak txondorrerako egurra eman duen "pagotzarra" mozten lana izan zuen atzoko erakustaldian. Hiru metro eta 30 zentimetro zituen pagoko enborra ebakitzen ordubete, zazpi minutu eta 14 segundo behar izan zituen.

Jarraian, gaurko egitaraua:

Ekainak 19, astelehena
• 12:00 Auzoko hildakoen omenezko meza.
• 15:00 Auzo bazkaria.
• 17:30 Ume zahar eta gazteendako jolasak.
• 19:00 Triki poteoa.
• 21:00 Auzo afaria eta erromeria.
• 00:00 Jaien amaiera.

Erlazionatuak

Elosuko Otaba jaiak argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 eka 19 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak