Nagore Jimenez Ariznoako presidentearen esanetan erakustaldia txukuna izan zen. Urtea, berriz, aldaketa handikoa izan da: "Entrenatzaile berriak ditugu eta gimnastak egokitzapen fasean daude. Eta, amaiera txukuna eman diogu ikasturteari, hortan, pozik gaude". Gimnasia erakustaldian 5 eta 20 urte bitarteko gimnastek hartu zuten esku.