Ikuskizuna "oso ondo" joan zela adierazi du kontzertuaren antolatzaileak Aser Polvorosa guztira 60 pertsona inguru bildu baitziren. Taldeak euren abestiak eta ikus-entzunezko ezberdinak uztartzeko kontzertua eskaini zuten eta "emaitza oso ona" lortu zela ere azpimarratu du Polvorosak.
Taldearen hastapenak
2007ko amaieran sortu zen Norman taldea. Kepa Arakistain (The Gominols, Skandalu Publiku), Alex Ariznabarreta eta Gorka Bocos (Electric Dolls) eta Beñat Narbaiza (Doministikum) Eibarko Legarre entsegu lokaletan elkartu ziren proiektu berrian lan egiteko, eta berehala iritsi ziren emaitzak. 2009an Danbaka lehiaketako finalera eta Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketako azken fasera sailkatu ziren, eta urte berean lehen diskoa argitaratu zuten. Geroztik, Peñalbak hartu du Gorka Bocosen lekua baterian.