San Martzial erromeriarako mahaiak, aulkiak eta edalontziak alokatzeko azken aukera gaur eta bihar

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 20a, 11:00
San Martzial erromeria.

Uztailaren 2an izango da San Martzial erromeria Bergaran. Festarako mahaiak, aulkiak eta edalontziak alokatzeko aukera atzo ireki zuten eta gaur, ekainak 20, eta bihar, ekainak 21, ere egongo da aukera. Interesatuek Udaleko Ur zerbitzuko (beheko solairuan) leihatilara jo beharko dute, 18:00etatik 20:00etara.

Bergarako Udalak, San Martzial ingurune naturala babesteko neurrien artean, plastikoen erabilera murrizteko asmoz, edalontzi berrerabilgarriak alokatzeko aukera izango dela azpimarratu du.

Mahaiak, aulkiak eta edalontziak ekainaren 19tik 21era bitartean alokatu ahalko dira. Horretarako Udaleko Ur zerbitzuko (beheko solairuan) leihatilara jo beharko dute herritarrek, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Bergarako Udalak honako arauak ezarri ditu alokairurako:

- Eskatzaile bakoitzeko 150€ fidantza jarri beharko da eta hiru mahaitik gora 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko da).

- Eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.

- Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

- Mahai eta aulkiekin batera edalontzi berrerabilgarriak emango dira, plastikozkoak gutxitzeko helburuarekin, ez da fidantza gehigarririk jarriko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak