Udal Gobernuak alokairu sozialarengatik "interes falta" erakutsi duela salatu du Bergarako Irabazik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko eka. 14a, 09:47

Irabazi Bergarako zinegotzi Aiert Lizarralde osoko bilkura baten.

Udal Gobernuak gazteen alokairurako laguntzetara bideratutako 30.000 euroko partida "makillaje hutsa" dela uste du. "Bi urte daramatzagu gobernuari alokairu sozialerako etxebizitzen parke publiko handi bat izateko urratsak eman ditzala eskatzen, beti ezetza jasoz. Irabazik ezinbestekoa ikusten du, epe ertainera, etxebizitzen portzentaje handi bat jabetza publikokoa izatea", adierazi dute, besteak beste.

Bergarako Irabazirendako, etxebizitzaren arazoa konpontzeko, gobernuak, herritarrek duten etxebizitzarako eskubide subjektiboa onartzea "ezinbestekoa" da: "Azken bi hamarkadatan etxebizitza gehiegi eraiki dira Bergaran eta oso gutxi bideratu dira alokairu sozialera. Momentu honetan Bergaran, alokairua garestia dago. Ondorioz, herritarrek alokairurako aukera garestia dela ikusita irtenbide bakar bezala etxe baten erosketa ikusten dute. Egoera horrek, herritarrak entitate finantzariekin urte askotarako lotzen ditu, herriko ekonomia mantsotuz".

Bizigune programak, konponbiderik ez

Era berean, Irabaziren ustez Eusko Jaurlaritzako Bizigune programa ere ez da konponbidea izaten ari. "Gaurko errealitate honek, eskumako indar politikoek, entitate finantzari eta etxe eraikitzaileekin urte askotan isilean egindako estrategia kapitalista begi bistan uzten du. Irabazik, ezinbestekoa ikusten du, epe ertainera, etxebizitzen portzentaje handi bat jabetza publikokoa izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak