Balkoiko jardinerako lurraz eta ihartuta zegoen landare baten adartxoez baliatu zen ahatea bere habia egiteko. Egun gutxiren buruan habia gertu zeukan eta orduan arrautzak erruten hasi zen; egunean bat, zortzi jarri arte. Orain ahatea bertan egoten da, arrautzak zaintzen, ahatekumeak jaio artean.