Atsedenaldira 8-0eko markagailuarekin heldu da Reala, lehenengo zatian nagusitasun osoz jokatu dute donostiarrak eta txuri urdinen kalitatea argi eta garbi geratu da. Jokaldi politak utzi dituzte eta Aurrerako defentsak gogotik lan egin arren, ezin izan dute askorik egin Errealeko aurrelariak gelditzeko. Maria Diazek 4 gol egin ditu lehenengo 45 minutuetan.
Bigarren zatirako hamaikakoa ia guztiz aldatu du Errealeko entrenatzaileak, eta Aurrerakoak jokoan gehiago sartu diren arren momentu batzuetan, gol festak aurrera egin du. Bigarren zatia hasi eta minutu gutxitara egin ditu Realak beste bi gol eta final aurrekoa amaitu orduko dozenara heldu dira Igor San Miguelen neskak. Athleticen aurka jokatuko dute finala donostiarrak.
Omenaldia amaieran
Maialen Zelaia eta Aintzane Encinas jokalariek Realean egindako ibilbidea amaitu dute eta norgehiagoka amaitu ostean omenaldi txiki bat egin diete gainontzeko jokalariek.