Gure Ametsa elkartetik ekin diote gogotsu gaur ziklistek Bergarako San Antonioko erlojupeko lasterketari. Beroari aurre egin diote txirrindulari gazteek eta lasterketak irudi ikusgarriak utzi ditu. Ibarreko azkarrena Ulmako Unai Cueva izan da 9:14ko denbora eginda.