Festan murgilduta jarraitzen dute mahoneroek

Maider Arregi 2017ko eka. 10a, 17:21

Ekitaldiz beteriko eguna dute gaurkoa mahoneroek. Goizean gaztetxoendako puzgarriak eta jokoak egon badira ere Seminarioan, eguerditik aurrera heldu eta gazteen txanda izan da. 350 lagun inguru batu dira bazkaltzeko. Iosu Elorza, Bergarako Kirol Elkarteko presidentea, pozik azaldu da bigarren Mahonero Egunarekin.

"Jokalariak, gurasoak, laguntzaileak... denak batera denboraldia bukatu dala eta borobiltzeko asmoz elkartu gara bigarrenez. Denboraldi ona egin dugu gainera aurten. Gaurko aurreikuspen guztiak gainditu ditugu eta gauerako ere jendea espero dugu", azaldu du presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak