Sormenerako sekulako plaza da Koldo Eleizalde lehiaketa. Urtetik urtera gainera, parte hartzea goraka doa. "Helburua euskaraz idaztera animatzea da. Balorazio positiboa egiten dugu parte hartzea altua delako. Harribitxi politak izaten dira; Bergaratik kanpo beste lehiaketa batzuetara aurkeztera animatu direnak ere badira. Esan bezala, jendea euskaraz idaztera bultzatu gura dugu", argitu du Miren Labaien Udal ordezkariak. "Bakoitzak bere barruan daukana idaztera animatzera gura dugu".
Irabazleen zerrenda osoa