Bergarako bigarren taldea ere mailaz igoko da

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 3a, 19:16

Preferente mailarako txartela lortu duen talde bergararra igoera ospatzen.

Etxean irabazita defendatzera joan dira bergararrak Mutrikura, eta 1-2ko emaitzarekin itzuli dira. Ez hori bakarrik; izan ere, mailaz igotzea lortu dute. Hurrengo denboraldian, beraz, ohorezko mailan eta preferente mailan talde bana izango dituzte.

Pozik dira bergararrak eta badute zer ospatu Pazko jaietan. Bigarren taldeak gaur jokatu du igoera faseko itzuliko norgehiagoka Mutrikuko San Migel futbol zelaian, eta bi gol eginda mendean hartu dituzte kostaldekoak. Paul Valgañonek egin ditu, gainera, bi golak.

Mutrikuarrak estreinatu dute markagailua partidua hasi eta oso gutxira. Gogor saiatu dira bergararrak eta atsedenera joan aurretik etorri da berdinketaren gola. Bigarren zatiaren erdialdera iritsi da garaipenaren gola . Hori ere Paul Valgañonek egin du, eta kasu honetan penaltiz. "Oso pozik gaude", adierazi du Josu Elorzak. "Denboraldi historikoa egin dugu. Goiko bi taldeak batera igoko dira urte berdinean. Jaiak ondo ospatzeko moduan gara".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak