Jaietako lehen gaua izan arren, batzuentzako kontzertuak, agur zaporea izan zuen. Emon taldeak herrikideei agur esateko kontzertua izan zen-eta. Omen taldean bihurtuta, herriko musikariek gogotik animatu zuen txosnagunea, eta oholtzan ez ezik, karpa osotik aritu ziren euren erritmo itsaskorrak kutsatzen. Emanaldian zehar gainera, hainbat gonbidatu bereziren laguntza izan zuten.
Gau animatua
Omen baina ez zen gaueko talde bakarra izan, Los Zopilotes Txirriaus eta Koban taldeek ere gogotik animatu baitzuten txosnetako karpa. Zopilotesek Mexikoko doinuak ekarri zituen Bergarara, eta Koban taldeak, euskal kulturaren, elektronikaren eta swingaren arteko fusioa eskaini zien bertaratutakoei.