Shakespeareren sonetoen euskarazko errezitala

Ane Vitoria 2017ko eka. 2a, 12:16

Shakespeareren Zeru horren infernuak izeneko errezitala eskainiko dute Bergarako Olaso Dorrean.

Bergarako Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik dator emanaldi berezi hori, non William Shakespeareren sonetoak euskaraz entzungai izango diren. Zeru Horren infernuak ikuskizunean, idazle ingelesaren 154 soneto izango dira entzungai; Juan Garzia Garmendiak euskaratu ditu, hain zuzen. Eta aspalditik dihardu piezak euskarara egokitzen lanetan. 

Sonetoak, Joxan Goikoetxeak berak sortutako doinuekin, kanta bihurtu ditu, eta, musika horretaz lagunduta, sonetoak zuzenean entzun ahal izango dira Olatz Praten eskutik, hura izango baita kanta horiei ahotsa jarriko diena. Errezitala ekainaren 8an, eguena, izango da, Bergarako Olaso Dorrean, arratsaldeko zazpietan. Hasiera batean, eta eguraldiak laguntzen badu, errezitala dorreko lorategian izango da. Eguraldi kaskarra eginez gero, berriz, dorreko goiko aretoan izango da entzungai Shakespeareren pieza berezi hori. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak