Gaur hasiko dira Pentekosteak eta pilotak tarte berezia izango du aurtengo festetan. Ohiko pilota eskaintzaz gain, astelehenean, ekainak 5¡, Bergara Hiria pilota txapelketako finalak jokatuko dira Udal Pilotalekuan 19:30etik aurrera. Bada, Pilota Eskolak eta Udalak final horiek aprobetxatu nahi izan ditu Beñat Rezusta eta Iker Irribarria pilotariei omenaldia egiteko.