BET, errotu den elektronika jaia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ekainaren 1a

Bergarako Elektronika Topaketaren itxiera, gaztetxean. Argazkia: BET.

Bergarako Elektronika Topaketaren hirugarren edizioa arrakastatsua izan zen. 17:00etatik 06:00ak arteko jaia bizi izan zuten kartzela zaharrera Bergaratik, bailaratik zein Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako elektronika-zaleek; 200 bat sarrera saldu ziren.

Hiru areto egokitu zituzten gaztetxean: terrazan –gauez ez zuten erabili–, taberna ondoan eta areto nagusian. Antolatzaileak oso pozik geratu ziren hirugarren edizioak eman zuenarekin. Datorren urtera arte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak