Laurogeita hamalau lagun omendu dituzte San Joxepe elkarteko kideek. Mezarekin hasi dute ekitaldia San Martin elizan. Ondoren, abesbatzak eskainitako kantuez gozatu dute, eta elizatik ateratzean, aurreskua egin diete. Trikiti doinuez lagunduta, udal ordezkari eta elkarteko zuzendaritzakoekin batera egin dute elkarterako bidea. Amaitzeko, oparia eta luntxa izan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.