Igoera faseko joanekoan Bergarak abantaila hartu du

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 27a, 20:38
Bergarako Paul Valgañon, baloiarekin

Bergara Kirol Elkarteko gizonezkoen bigarren taldea 1-0 nagusitu da etxean Mutrikuren aurka jokatu duten partiduan, Aitor Elizbururen golari esker.

Gaur arratsaldeko partiduan mahoneroek ondo jokatu dute, baina kostaldekoak ere ez dira gutxiago izan; hortaz, partidu parekatua izan den arren, bergararrek ez dute hutsik egin defentsan, eta itzulerako partidurako gauzak errazago dituzte, nahiz eta ezin izango diren erlaxatu.

Bero handia egiten zuen arren, zale dezente batu dira harmailetan Bergara animatzeko, eta, itxura batean, animo horiek eman dute bere fruitua. Joko polita ikusita eta haien taldearen garaipenarekin, pozik geratu dira ikusleak.

Itzulerako partidua ekainaren 4an jokatuko dute mahoneroek, Mutrikuko San Migel futbol zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak