Ezusteko barik jokatu dute Gorlara auto igoera. Ezusteko barik egindako hiru igoeratan eta ezusteko barik txapeldunari dagokionez. Hori bai, "kostata" irabazi zuen Aitor Zabaletak. Autoarekin hainbat arazo izan zituen tramu batetik bestera, eta, ozta ozta, egin ahal izan zuen azken saiakera. 2.32,544 izan da Zabaletak egindako denbora.
Cestafe, bikain
Lola BMW barketa ondo dabilenean, gainerako gidariek aukera gutxi izaten dituzte. Eta, gainera, bero egiten badu, abantaila dute barketek. Dena den, Markel Cestafe gai izan zen beroari aurre egin eta autorik azkarrena izateko. "Lasterketa ona egin dut, baina, beroak ez digu asko lagundu", esan du sari banaketa ekitaldiaren ostean.
Sailkapena
- Aitor Zabaleta 2.32,544
- Joseba Iraola 2.35,667
- Arkaitz Ordoki 2.37,126
- Joseba Olea 2.39,206
- Ruben Etxeberria 2.48,411
- Markel Cestafe 2.49,555
- David Pelaez 2.53,153
- Gaizka Lopez de Muniain 2.53,491
- Bruno Scherer 2.54,477
- Iñaki Aiertza 2.56,048