Gozotegiaren gainean bizi den jabeak gauerdiaren bueltan entzun du zarata, baina ez du pentsatu dendako kristala zenik apurtutakoa. Goizean ikusi du apurketa, eta ertzainek 07:00ak inguruan jaso dute deia. Egindako lehen balorazioan diru apur bat bakarrik eraman dutela adierazi dute Ertzaintzatik.
