Ikusmina sortu du gaur Angiozarren jokatu den Euskadiko Txapelketako probak. Giro eguzkitsuarekin, jende ugari batu da zirkuituko bazter ezberdinetan motorzaleen jauziak eta abilezia gertutik jarraitzeko.
Antolatzaileak "oso pozik" gelditu dira emaitzarekin, aurten "dena ondo joan delako" eta "ikaragarria izan delako". "Guztira ia 600 ikusle batu dira motorzaleak hurbiletik jarraitzera, eta antolakuntza bikaina izan da", azaldu du Asier Blazquezek.